jueves, 16 de febrero de 2017

03/02/2017

Gaur didaktikako bigarren saioa izan da, baina  niretzako lehenengo saioa izan da.
Saio honetan, hezkuntzari buruzko testu bat irakurri dugu. Testu honetan, ikastetxe batean umeekin teknika desberdin bat erabiltzen zutela ikusi dugu. Teknika horrekin haurrak nolakoak diren gehiago ezagutu ditzakegu, izan ere, haur bakoitzak kaxa batean bere gauza preziatuenak edo gustokoenak ezartzen dituzte ikastolara eramateko eta beste gelakideei erakusteko. Kaxa horretan edozer gauza sar dezakete, beti ere, beraientzat esanguratsuak izaten badira. Kaxa eramandakoan, banan- banan haurrak kaxan zer objektu sartu dituzten eta zergatik sartu dituzten azaltzen diete gelakideei. Hau da, beraientzat zergatik diren garrantzitsuak adierazten dute.
Irakasleak ere bere kaxa eraman zuen, eta bere kaxan bere ahizpak emandako gona bat zegoen. Gona horrekin txikitan  gertatu zitzaion historio bat kontatu zuen eta bere ahizpa gelara joan zen historioaren protagonista izan  bait zen. Umeak hasieran ez zuten ulertzen zein zen emakume hori baina azaldutakoan dena ulertu zuten.

 Testua irakurri ondoren, talde txikietan banatu eta  galdera batzuk erantzun ditugu. Galdera hauetan, testuan atentzioa deitu diguna azpimarratu dugu eta zergatik deitu digun atentzioa ere azaldu dugu. Adibidez, irakasleak izandako  jokaera batek atentzioa deitu dit. Ume batek esperientzia txar bat kontatu zuen eta triste sentitzen zela adierazi zuen, baina irakasleak kontatutako historioa ere triste zela ikustean, haurra ulertua sentitu zen eta irakasleak beraiekin enpatizatu zuela ikusi ahal izan zuen.
Bigarren galderan, pertsona bakoitzak txikitan testuarekin zerikusia duen zerbait bizi izan badu ,egoera hori gure koadernoetan aipatzeko eskatu digu irakasleak.

Azkenik, klasea bukatzeko, irakasleak hezkuntzako curriculuma zer zenaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hurrengo klasean horretaz arituko ginela esan digu.

27/01/2017


Gaur, didaktika orokorreko lehenengo klase praktikoa izan da. Baina gaur ez naiz klasera joan medikura joan naiz eta.
Klasean zer egin duzuen galdetu dut nire moduluko lanean daukadan taldean, taldekide batzuk ezta ez direnez joan, bakarrik batek azaldu dit egin duzuena.
Emandako  azalpenean esan didate, blog bat sortu behar genuela  eta blog horretan klase guztietan landutako guztia aipatu behar genuela. Pixka bat gainetik azaldu didate beraz hurrengo klasean berriro galdetuko dut nola egin behar den dena.

Beraz, lehenengo klaseetaz dakidana aipatu dut gaur, ez daukat gauza gehiago aipatzeko eta.

Hurrengo klaseetan emandako guztia aipatzen saiatuko naiz eta gutxinaka bloga nola funtzionatzen duen ikasten joango naiz, horrela gauza desberdin gehiago egingo ditut.