jueves, 13 de abril de 2017

03/04/1017

Gaurko klasean, programaketa didaktikoaren aurkibidea irakurri dugu eta jartzen zuenaz hitz egiten egon gara. Arbelean programaketa didaktikoaren puntu esanguratsuenak arbelean jarri dizkigu:
  • kokapena
  • helburu 1 (potentea)
  • helburuak betetzeko edukiak
  • ebaluazio irizpideak
  • metodologia
  • unitate didaktikoak

 Gero irakasleak talde txikietan jartzeko eskatu digu eta bere programaketa didaktikoa aztertzen egon gara.
Taldeetan geundela curriculumaren helburu bat aukeratu eta berarekin erlazioa duten edukiak bilatu ditugu. Ez naiz askotaz enteratu, baina taldekideak graduan ariketa hau egin zutenez, nondik norakoak azaldu dizkidate eta argiago geratu zait.
Ondoren irakasleak zenbat eremu eta ziklo zeuden galdetu digu eta guztion artean erantzunak eman digutu.
Klasearekin bukatzeko, irakasleak gaurko saioa 1etik 10era ebaluatzeko eskatu digu. Izan ere, gaurko saioa zaila izan dela adierazi bait digu.



24/03/2017

Gaur hamaikagarren klasea izan da. Andonik, berekin lehenengo klasetik gaurko klasera eman ditugun gauzak aipatzeko eskatu digu eta bitartean gelakide batek arbelean apuntatzen ari zen.
Bizitzako kaxaren artikulua irakurri, curriculuma, programaketa didaktikoa etab. eman ditugu klase horietan.
Programaketa didaktikoan zentratuz, bertan dauden puntu garrantzitsuenak begiratzen egon gara eta aurreko eguneko ikusitako bideoan agertzen ziren puntuekin erlazionatuta hauek atera dira: taldekatzea, denboraldia, helburuak,bideoak etab. Antzuola ikastetxeko bideoa aztertu dugu eta bertan baliabide errealak erabiltzen dituztela hezkuntza hori emateko azaldu digu irakasleak.
Gainera ikastetxe horretan, ikasle guztien proposamenak eta interesak kontutan hartzen saiatzen dira eta pertsona guztiak desberdinak garenez, bakoitzak bere pentsamenduak eta iritziak dauzka. Horregatik aniztasunak inklusibitatea suposatzen du.

Beste alde batetik, ebaluazio gaia begiratzen egon gara. Andonik berak zeuzkan apunteetatik irizpide desberdinak azaldu dizkigu.
Hauek dira irizpidean aztertutako gai batzuk:

  • Ebaluazio holistikoa vs espezifikoa
  • Kuantitatiboa vs kualitatiboa
  • Formativa vs sumativa
  • Normativa vs criterial
  • Interna vs externa
Eta hau izan da gaurko klasean landutakoa. Gaur gustora egon naiz klasean, batzutan pixka bat deskonzentratu arren. Baina geratu naiz azaldutako gauzekin.

20/03/2017

Hamagarren klasea izan da gaurkoa. Bertan, irakasleak arbelean apuntatzen zihoan bitartean, gelakideen artean programaketa didaktiko batek eduki beharreko puntu esanguratsuenetakoak aipatzen joan gara. Hain zuzen ere, metodologia, edukiak, helburuak, konpetentziak, irizpideak, ondorioak,taldekatzeak, denboralizazioa, espazioa, aniztasunaren trataera eta baliabideak.

Ondoren, antzuolako ikastolan dagoen programaketa eredu baten bideo bat jarri digu. Bideoa luzea zen eta gauza garrantzitsu asko zioenez, bitan zatitu du hain pisutsua ez izateko eta taldekideen artean ulertu duguna elkarbanatzeko.

Bideoan ikusi duguna, lehen aipatu dudan bezala, antzuolan metodologia oso dinamiko bat erabiltzen dute ikasketak burutzeko. Bertan, irakasleak, ikasleen jakin minak eta interesak kontutan harturik lantzen zuten dena. Hau da, bideoan agertzen zen bezala, antzuolan su artifizialak ez dira botatzen eta arazo hau planteatuz ikasgai desberdinekin lotuta joaten ziren erantzunak bilatzen. Ikasle batzuk hobeak ziren antzuolako mapa irakurtzen eta egiten beste batzuk baino. Baina beste ikasle batzuk, hobeak ziren zenbat pertsona sartzen ziren plazan suak ikusteko(matematikak).
Honekin, haur guztien konpromezua eta ardura erakusten zuten eta nola joaten ziren ikasten ikusten zen.

Bukatzeko, oso interesgarria iruditu zait ikusi dugun bideoa. Izan ere,antzuolan lantzen zuten metodologia entzunda neukan baina inoiz ez dut horrelako adibiderik ikusi eta asko gustatu zait.
Praktikak antzuolan egiteko aukera izanez gero, ez nuke pentsatuko oso baliagarria iruditzen zaidalako.
Etxekolan bezala, taldean hartutako datu eta informazioa bildu eta eskema bat egiteko agindu digu irakasleak.

17/03/2017

Bederatzigarren klase honetan, irakasleak programaketa didaktiko bat egin behar genula esan zigun. Orduan ea nola gindoazen lanarekin galdetu digunean, gehienak gaizki gindoazela esan diogu eta ez genula ulertzen nola egin behar zen esan diogu.
Andoni hitz egiten hasi denean barrezka hasi da eta ea  nola egin behar genuen programaketa didaktiko bat teoria jakin gabe galdetu digu. Beraz bidalitako lan hori "broma" bat edo berak esan duen bezala ZASKA! bat izan da.

Gure aurreko klaseetan izan dugun jarrera ikusita, hau da, berak bidaltzen zizkigun etxekolanak egin gabe ekartzen genitula beti ikusita normala iruditu zait. Bueno, normala izan ordez, ulertu dudala esango nuke. Baina benetan fastidiatu didala esan beharra daukat, izan ere, oso agobiatuta eta frustratuta nengoen  lana nola egin behar nuen ez nekilako.
Baina honekin gure jarrera aldatzea lortzen badu poztuko naiz.

Hau gertatu ondoren, unitate didaktikoari buruz hitz egiten hasi ginen. Hain zuzen ere, hau delako lehenengo pausua programaketa didaktikoa egin ahal izateko. Beraz, unitatea ondo azaltzen saiatu da irakaslea eta gu ondo ulertzen saiatu gara.

Eta hau izan da gaurko klasea. hasieran pixka bat haserre sentitu izan arren, Andonik emandako ZAKArengatik, gero ulertu dudanean zergatik egin duen lasaitu egin naiz eta klasean esandako guztiari arreta askorekin entzun dut.