Gaur laugarren klasea izan da, aurreko klasean psikomotrizitatea izan dut eta mina egin naiz. Orduan medikuarena joan naiz eta zita pixka bat berandu eman didanez, klasera beranduago iritsi naiz, Anak lagundu dit. Hasieran betiko klasera joan gara baina ez zegoen inor ez klase barruan.
Kalera irten garenean hor ikusi ditugu klasekoak eta irakaslea eguzkitan klasea ematen. Beraz, heldu garenean segituan zertan hitz egiten ari zirenez konturatu naiz eta parte hartzen saiatu naiz.
Aurreko klasean irakasleak, Andonik, bidalitako etxekolanetan Jaume Serranoren irakurgai bat bidali zigun eta horretaz ari ziren hizketan.
Irakurgai horri buruzko gauza interesgarrienak komentatzen egon gara, hain zuzen ere, gure gizartean gertatzen diren gauza guztiak, gehien bat txarrak direnak, gure hezkuntzan ere ikusten dugu ematen dela.
Irakurritako curriculumean agertzen diren kontzeptuak, ez dute bat egiten bizitzen ari garen hezkuntzarekin. Izan ere, ikastetxe gehienetan ez dituzte haurren beharrak kontutan hartzen. Erabilitako metodologia, haur guztientzat berdina izaten da. Ez dute haur bakoitzaren erritmoa jarraitzen eta batzutan honexegatik klasetik baztertuak izaten dira.
Nire kasuan adibidez, ikasgai batzuetan ez nuen klaseko erritmoa jarraitzen eta "tonto gelara" sartu ninduten. Nire klasetik baztertua sentitu nintzan eta niretzat ez zidaten laguntzen etekinarik ateratzen. "tonto gelan" izan ere, gelakideek ez zuten ahal zuten guztia ematen eta niri gauza berdina egitera eramaten ninduten. Nire ustetan, klase "normalean" utziko banindute gehiago aurreratuko nukeela pentsatzen dut, nire erritmoa motelagoa izan arren.
Beraz gauza guzti hauek kontutan izan behar dugula iruditzen zait eta hezkuntza bide onetik garatzen ari dela ikusi arren, oraindik gauza asko aldatzeko geratzen zaizkigu.
Azkenik, konturatu gara curriculumaren hainbat kontzeptu barneratzen egon garela eztabaida edo hizketaldi honetan.
Hurrengo klaserako etxekolanak azaldu eta etxera joan gara