miércoles, 24 de mayo de 2017

Argazkiak

1. Elkarbizitza 

Argazki hau, 3 egunetarako joan ginen ibilaldi batean izan zen. Lehenengo aldia zen 3 egun jarraian ikasle guztiok batera geundela elkarbizitzen. Lehenengo gauan oso urduri nengoen etxetik kanpo nengoelako eta nire gelakide batzuk  bildurra zutelako eta horrek gehiago urduritzen ninduen.
 Gainera, pertsona bakoitzak bere gustuak, maniak... zituen eta denok konforme geratzea zaila zen, baina denok konforme geratu ahal izateko, egoera batzutan gure partetik jarri behar genuen besteak pozik geratu ahal izateko. 

Azkenean, ibilalditik oso pozik bueltatu nintzen, izan ere, oso elkarbizitza polita izan genuen, inongo arazorik gabe. eta hurrengo urteetako ibilialdietara gustu askoz joango nintzen eta arazoak ekiditeko modu asko ikasi genituen, ikasle guztiak denon artean errespatatu ahal izateko.

2. Euskara sustatzeko ekintza "korrika"



 Argazki hau korrika ospatu zen egun batean izan zen. Korrika ospatzen den urteetan, ikastetxetik irtetzen gara korrika "txikia" deitzen dioten bezala egitera. Ikastetxe bakoitza beraien umeekin irtetzen da hartutako zatian korrika egitera. Argazki honetan baino txikiagoa nintzenean ekintza hau egiten nuen baina ez nekien zein helbururekin egiten zen.

Urte honetan izan zen ulertu nuenean"korrika" egitearen arrazoia. Euskara sustatu eta bultzatzeko ekintza bat zela ikasi nuen. 

Beste urteetan baino korrika gehiago eta poz handiagoarekin egin nuen ekintza hau urte honetan.
3. Lehiakortasuna

Argazki hau larubat goiz batean izan zen, eskola kirolean nenbilen eta egun horretan "herri kirolak" egiten genituen.
Normalean, taldeak neskak neskekin eta mutilak mutilekin eginak ziren. Gainera ikastetxe desberdinetakoak izanda bakoitzak bere ikastetxeko kamiseta eramaten genuen.

Egun honetan kirol desberdinak egiten ari ginenez, ohiko ziren taldeak aldatu zituzten eta talde mistoetan ezarri gintuzten.

Arraroa izan arren, nire betiko taldekideen aurka lehiatu nintzen eta nire talde berriak probaren bat irabazten zuenean, beste taldeak ez iraintzeko errespetu osoz ospatzen genuen. 
Egun honetan konturatu nintzen zein garrantzitsua den beste taldekideekiko lehian errespetua izatea.



4. Orientazioa


Argazki hau nire familiarekin oporretara joan nintzen urte batean izan zen. 
Gurasoek txapula txiki bat alkilatu zuten eta uretan ibilbidea zuzena eta erraza zenez, aitak txalupa gidatzen utzi zidan.

Aita hasi zen gidatzen baina bueltatzerako orduan nik hartu nuen bolantea eta berak ezer esan gabe nik gidatu nuen txalupa norabide zuzenean.

Inork ezer esan gabe orientazioa lantzen ari nintzela konturatu nintzen eta momentu horretan niretzat joku bat izan arren, etxera iritsitakoan aitak azaldu zidan egin nuena.


5. Plastika


Argazki honetan ikusi dezakegun bezala, irakasleak emandako izozki baten irudia banatu digu ikasle bakoitzari.

Guk izozki hori margotu behar genuen temperaz eta pintzel baten laguntzarekin.

Era honetan, plastikako arloa landu nuen, aldi berean plastikako  teknika desberdin bat ezagutu nuen  eta irakasleak emandako irudiatik kanpo ez margotzen saiatu nintzen.  





6. Psikomotrizitatea "oreka"


Argazki hau ere ez da ikastetxeko ekintza batean ateratakoa. Familiarekin egun pasa joan nintzen egun bateko argazkia da.

Nire anaia zaharragoari asko gustatzen zitzaion skatean ibiltzen eta skate parke batera eraman ninduten.

Nik oraindik ez nekien ilarako patinetan ibiltzen eta nire aitaren laguntzarekin poliki-poliki tente mantentzen lortu nuen.

Nire aitak oreka ondo mantentzen nuela ikustean, eskutik askatu zidan eta horrela ni bakarrik patinetan ibiltzea lortu nuen. 



7. Eskaraz bizi

Argazki hau ikastetxean egiten den "euskaraz bizi"an aterata dago.
Hain txikiak izan arren," ran rober ran" abestiaren koreografia ikasi genuen.

Gurasoentzat eta euskara sustatzeko egiten den jaialdi bat da. Maila guztietako ikasleek parte hartzen dutena. 

Nire kasuan argazki honetan landutako abestiarekin psikomotrizitatea landu nuen eta betirako baliogarri izango zaidan koreografia bat ikasi nuen.
Gainera, jendez betetako areto baten aurrean dantza egiteko gai izan nintzen, beldurrari eta lotsari aurre eginez.

8. Imaginazioa lantzen


Argazki honetan ikus dezakegu elikagai desberdinez osaturiko irudi bat, bi plater desberdinetan. Ariketa hau egiteko, lauko taldeetan banatu ginen eta taldeko kide guztiek gure ideiak bota behar genituen irudia sortu ahal izateko. Sukaldaritzan imaginazioa lantzen ibili ginen eta etxetik ekarritako elikagai desberdinekin sortu genituen bi lore hauek.

Ariketa honetan nire imaginazioa landu nuen eta beste kideen ideiekin ere nire ideak moldatzen ikasi nituen. Elikagaiekin ere gauza ezberdin eta dibertigarriak egin daitezkela ere ikusi nuen. 

9. Denok Berdinak gara

Argazki hau urte bateko iñauterietan ateratakoa da. Ikus dezakegun bezala, bai irakasleak eta bai ikasleak mozorro berdinarekin mozorrotuta gaude.

Argazkian, irakasleari begira nago arraro egiten zitzaidalako bera ni bezala jantzita ikustea.

Baina segituan konturatu nintzen, irakasleak denok berdinak ginela erakutsi nahi zigutela  eta horretarako beraiek eredu direnez gu bezela mozorrotuta egon behar zirela.



10. Taldekidetza


Argazki hau, eskola kiroleko urteko azken egunean aterata dago. Azken eguna zela ospatzeko futboleko partidu bat egin genuen. Gurasoa eta haurren aurkako partidua izan zen.

Maila guztiko haurrak elkartu ginen eta taldea osatu genuen gurasoen aurka jolastu ahal izateko.
Gure artean batzuk ezagutzen ez ginen arren, partidu hasieran txarla bat izan genuen gure artean eta kanpora jolastera atera ginenean talde on bat izan ginela ikusi genuen. 

Denon partaidetzarekin eta taldeko guztiak errespetatzen eta ezagutzen ez dugun jendearekin jolastea ikasi genuen, bizitzan oso baliagarria izango zaiguna.

viernes, 12 de mayo de 2017

31/03/2017

klase honetan, artikulu bat irakurri dugu. La globalización a traves de "centros de intereses".
Artikulu honetan, umeen interesarekin bat ez zetozen objektuak erabiltzen dituztela esaten zuen. Eduki gehiegi dauzkaten materia erakusten dutela eta umeen interesa berriro berreskuratzeko, bizitzarako erakustea dela konponbidea dio J. Deweyk.
Ikasleen beharrak zeintzuk diren behatzea eta "centros de intereses"etan beraien ezinbesteko beharrei, sozialei, intelektualei eta emozionalei erantzutea izango litzateke egokiena. 
Ikasleak aurrera doazen heinean beste gai batzuk interesatzen hasiko zaizkie adibidez: kirolak, osasun egokia mantentzea, lana eta aisia...
Globalizazio fase batzuk daudela aipatzen ditu,  bertan umearen jarrera errespetatua izan behar dena, interes eraginkorra eragingo dion sektoreak ipini, adin bakoitzarako egokiak diren jarduerak egin eta behaketa, elkarte eta adierazpenean jarduteko jarduerak ezarri.
  • Behaketa fasea: -zuzeneko behaketa  -zeharkako behaketa
  • Elkarte fasea: -elkarte espaziala     -denborazko elkartea  -kausazko elkartea  -lan elkartea  -elkarte etika, moral eta soziala.
  • Adierazpen fasea: -hizkuntz adierazpena  -matematika adierazpena  -gorputz adierazpena  -plastika adierazpena  -musika adierazpena
Testuarekin bukatzeko, unitate didaktikorako helburuen proposamena hau izan da: garraioak.
Irakasleak aerbelean bere mapa kontzeptuala egin zuen artikuluan eta klasean hitz-egindakoarekin eta klasearekin bukatzeko andonik testuarekin eta klasean eman dugunarekin bateratuta mapa kontzeptual bat egiteko eskatu digu.






jueves, 11 de mayo de 2017

28/04/2017

Gaurko klasean, irakaslea iritsi denean pozik eta alai zegoen. Moduluko lanak zuzenduta eta irakurrita zituela esan digu eta lan batzuk komentatu ditu. Berak esaten zuen ez zela egokia lanetan  kritikak egitea eta kritikak ateratzen ziren esaldi batzuk irakurri dizkigu. Kasualitatez irakurritako lan bat nire taldekoarena izan da. Gu ez geunden oso ados kritika bat zela esaten zuenean, guk ez genuen kritika bat balitz bezala ikusten momentu guztian hori ekiditen saiatu garelako. Baina bere argudioak entzunda kritika bat zela "ikusarazi" digu.

Ondoren, artikulu bat irakurtzeko eman digu: Pensamiento crítico: que es y porque es importante?
ez zeuden denontzako artikuluak eta horregatik gehiengo batek binaka irakurtzen hasi gara.
Denbora pasa heinean, jendea hizketan hasi da eta isiltzeko eskatzen genuen arren ez zuten jaramonik egiten. Nik ezin dut ulertu irakurtzen ari naizena ez balinbanago kontzentratuta eta momentu horretan ezin nintzen kontzentratu. 

11:30ak iritsi direnean plastikako liburua hartu eta plastikako irakaslearengana joan naiz entregatzera. Itzulitakoan, lehen baino zarata gehiago zegoen eta nire kideak irakurtzen asko aurreratu duenez ezin nuen irakurgaia ondo jarraitu. Azkenean, irakurtzeari utzi diot eta ni baita hizketan hasi naiz.

Andoni oso haserre zegoen eta momentu batean gelatik irten da. Bi gelakide denbora pasatutakoan bere bila irten dira eta irakaslea sartu egin da.
Andoni sartutakoan isilik egon gara baina piska bat beranduago berriro ere hasi gara hizketan eta tiza zati txiki bat bota digu nire lagunari eta niri. Arrazoia zuen arren, ez zait oso ondo iruditu niri bakarrik atentzioa deitu izana, izan ere, gelakide gehienak hizketan zeudelako eta beraiei ez dielako ezerrez esan ezta tiza zatirik bota.

Klasea bukatutakoan gaizki sentitu naiz izandako portaerarekin baina ezin nuen atzera bueltatu, beraz etxera iritsitakoan bidalitako artikulua irakurtzeari bukatu dut.  

miércoles, 10 de mayo de 2017

24/04/2017

Gaurko klasean, moduluko lanari buruz hizketan egon gara. Ondoren, irakaslea arbelean taula bat egin du eta ebaluazio guztian egindako ariketen edo egingo dugun azterketaren ebaluazioan zenbat puntu emango genioke bakoitzari  galdetu digu.

Hau da, dekretuari, argazkiei, blogari, dilana, azterketa eta PD ari ebaluatzeko jarriko genioken nota guztien artean erabakitzeko eskatu digu.

Beraz bera atzean isilik esaten genuenari begira geratu da. Gu bitartean, zein nota jarriko geniokeen bakoitzari hizketan egon gara. Gelakide bat irten da arbelera eta ateratako aukerak ipini ditu, ondoren "mayoría" zein zen ikustean nota horrekin geratzen ginen.

Bukatutakoan, Andoni irten da arbelera eta berak jarri ditu beretzat egokien ebaluatuko zen moduan. Dekretuari 0 bat ipini dio gaizki dagoelako eta horrek nota okertu egingo digulakoan, baina guk ez genekien 0rik jarri zitezkela eta hori ikusitakoan jarritako nota aldatu nahi izan dugu baina ez digu utzi.
Beraz, hasiera batean jarri ditugun notaren arabera ebaluatuko zaigu.

Dinamika hau alde batetik gustatu zait eta beste batetik ez. Izan ere, gehiengoaren arabera atera dira notak eta norbait ez bazegoen ados ezin zuen ezer egin eta beste batzuentzat nota horiek onuragarri izan daitezke. Ni ados egon naiz irten diren notekin orokorrean, beraz, pozik geratu naiz.
Eta gustatu ez zaidanen arabera begira, lehen aipatu dudan bezala, pertsona batzuentzat onuragarri eta besteentzat kaltegarri izan daiteke. Horregatik pentsatzen dut, irakasleak pentsatzen edo ezartzen duenaren arabera izan beharko zela ebaluazioa.

10/04/2017

Gaurko klasean irakaslea gelara etorri denean, ea programaketarekin nola gindoazen galdetu digu. Programaketarekin jarraitzeko denbora eman behar zigula esan digu, beraz, gure taldeetan banatu gara eta lana egiten egon gara. Sortzen zitzaizkigun zalantzak galdetu dizkiogu Andoniri eta sortutako zalantza horiek argitzen lagundu digu.

Programaketa egiteko denbora uztearena gustatu zait, izan ere, beste lan asko dauzkagu eta denbora gutxi daukagu lan guztiak ondo eta lasai egin ahal izateko.

07/04/2017

Gaurko klasearen hasieran, Andonik esan digu klasean emandako guztiaren apunteak pasa beharko genizkiola gauean. 
Klasea ematen hasi da eta apunteak hartzeko nire ustez azkarregi zihoan eta agobiatzen ari nintzan. denbora pasa ondoren, klasea emateari gelditu da eta apunteak gauean ez zirela bidali behar esan digu. Horrek lasaitu egin nau eta klasea jarraitzeko errazago egin zait.

Azaldutakoaren atal batzuk hauek izan dira:

Programazio eta unitate didaktikoa

  • Zer da programazio didaktikoa?
  • Zer proposatu du heziberrik programazioaren inguruan
  • Gure programaketak izan beharrekoak
  • Unitate didaktikoaren barruan izan beharrekoak
Xedapen orokorrak
  • Dekretuak aipatutakoa
  • Xedearen helburua
Ondoren, gaurko klaseraino ikusitako gauza guztiak aipatu ditugu:
  1. Cajas de vida
  2. Dekretua
  3. Sarramona (testua)
  4. Curriculum dekretua
  5. Paradigma
  6. Esanguratsua
  7. Programazio didaktikoa
  8. Antzuolako eskola
  9. Ebaluazioa
  10. Centro de interes
  11. Esku hartze printzipioak
Hau ikusi ondoren, programaketa didaktikoa egiteko denbora utzi dugu. Beraz,  programaketa egiten egon gara geratzen zena aprobetxatuz.

27/03/2017


Gaurko klasean, "haur hezkuntza, esku hartzeko printzipioak" -ren artikulua irakurri dugu. Ondoren, klasekoen artean gure iritziak eman ditugu eta artikuluan irakurritakoaren araberako hizketaldia egin dugu. Ikasketa esanguratsua eta globalizatua dela esaten da, horrela,ikasleak gogo gehiagorekin ikasiko dute, loturak egingo dituzte, haurren erritmoa moldatu... Baina dena ezin denez globalizatu, talde lana, indibidualki eta talde txikitan lan egiteko planteatzen dute.

Behaketan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia:
  • Behaketa goblala: haurrek behatuz ikasten dute.
  • Behaketa sistematikoa: 8  irizpideri  egokitu behar zaio. Irizpideak hauek dira:kualitatiboa, erabilgarritasunaren araberakoa, erlaziozkoa...
  • Behaketa konparatzailea: bertan, behatutako gauzen berdintasunak eta ezberdintasunak desberdintzea da helburua, orokortasunetik  partikularrerako alderaketaren irizpideak ezagutu. Ezarritako adibide bat: ile-horia edo ile- beltza duen jakiteko, lehenengo koloreak zeintzuk diren desberdindu eta alderatzen jakin behar ditu.
  • Behatutakoaren komunikazioa: haurrek behatzen dutena adierazteko lagundu behar zaie. Adibidez: lengoai korporala, plastikoa, ahozkoa eta grafikoa erabiliz.
  •  Esperimentazioa: Printzipio Didaktikoak. Lehenengo behaketarekin hasten gara, ondoren esperimentazioarekin eta esan beharra dago, esperimentazioa eta manipulazioa desberdindu behar dugula. Izan ere, manipulatu daiteke esperimentatu gabe. Izan beharreko ezaugarriak hauek dira: aktiboak, atseginak, zehatzak, motibatzaileak eta sormena estimulatzen duena.
Ondoren klaustroa osatzen duten pertsonak aipatuko dizkigu Andonik: pedagogoak, ikasleak, irakasleak, zuzendaria... 
Hau guztiaz egon gara hizketan gaurko klasean eta etxean hitzegin dugunaz pentsatzeko adierazi digu.