1. Elkarbizitza
Argazki hau, 3 egunetarako joan ginen ibilaldi batean izan zen. Lehenengo aldia zen 3 egun jarraian ikasle guztiok batera geundela elkarbizitzen. Lehenengo gauan oso urduri nengoen etxetik kanpo nengoelako eta nire gelakide batzuk bildurra zutelako eta horrek gehiago urduritzen ninduen.
Gainera, pertsona bakoitzak bere gustuak, maniak... zituen eta denok konforme geratzea zaila zen, baina denok konforme geratu ahal izateko, egoera batzutan gure partetik jarri behar genuen besteak pozik geratu ahal izateko.
Azkenean, ibilalditik oso pozik bueltatu nintzen, izan ere, oso elkarbizitza polita izan genuen, inongo arazorik gabe. eta hurrengo urteetako ibilialdietara gustu askoz joango nintzen eta arazoak ekiditeko modu asko ikasi genituen, ikasle guztiak denon artean errespatatu ahal izateko.
2. Euskara sustatzeko ekintza "korrika"
Argazki hau korrika ospatu zen egun batean izan zen. Korrika ospatzen den urteetan, ikastetxetik irtetzen gara korrika "txikia" deitzen dioten bezala egitera. Ikastetxe bakoitza beraien umeekin irtetzen da hartutako zatian korrika egitera. Argazki honetan baino txikiagoa nintzenean ekintza hau egiten nuen baina ez nekien zein helbururekin egiten zen.
Urte honetan izan zen ulertu nuenean"korrika" egitearen arrazoia. Euskara sustatu eta bultzatzeko ekintza bat zela ikasi nuen.
Beste urteetan baino korrika gehiago eta poz handiagoarekin egin nuen ekintza hau urte honetan.
3. Lehiakortasuna
Argazki hau larubat goiz batean izan zen, eskola kirolean nenbilen eta egun horretan "herri kirolak" egiten genituen.
Normalean, taldeak neskak neskekin eta mutilak mutilekin eginak ziren. Gainera ikastetxe desberdinetakoak izanda bakoitzak bere ikastetxeko kamiseta eramaten genuen.
Egun honetan kirol desberdinak egiten ari ginenez, ohiko ziren taldeak aldatu zituzten eta talde mistoetan ezarri gintuzten.
Arraroa izan arren, nire betiko taldekideen aurka lehiatu nintzen eta nire talde berriak probaren bat irabazten zuenean, beste taldeak ez iraintzeko errespetu osoz ospatzen genuen.
Egun honetan konturatu nintzen zein garrantzitsua den beste taldekideekiko lehian errespetua izatea.
Argazki hau nire familiarekin oporretara joan nintzen urte batean izan zen.
Gurasoek txapula txiki bat alkilatu zuten eta uretan ibilbidea zuzena eta erraza zenez, aitak txalupa gidatzen utzi zidan.
Aita hasi zen gidatzen baina bueltatzerako orduan nik hartu nuen bolantea eta berak ezer esan gabe nik gidatu nuen txalupa norabide zuzenean.
Inork ezer esan gabe orientazioa lantzen ari nintzela konturatu nintzen eta momentu horretan niretzat joku bat izan arren, etxera iritsitakoan aitak azaldu zidan egin nuena.
Argazki honetan ikusi dezakegun bezala, irakasleak emandako izozki baten irudia banatu digu ikasle bakoitzari.
Guk izozki hori margotu behar genuen temperaz eta pintzel baten laguntzarekin.
Era honetan, plastikako arloa landu nuen, aldi berean plastikako teknika desberdin bat ezagutu nuen eta irakasleak emandako irudiatik kanpo ez margotzen saiatu nintzen.
6. Psikomotrizitatea "oreka"
Argazki hau ere ez da ikastetxeko ekintza batean ateratakoa. Familiarekin egun pasa joan nintzen egun bateko argazkia da.
Nire anaia zaharragoari asko gustatzen zitzaion skatean ibiltzen eta skate parke batera eraman ninduten.
Nik oraindik ez nekien ilarako patinetan ibiltzen eta nire aitaren laguntzarekin poliki-poliki tente mantentzen lortu nuen.
Nire aitak oreka ondo mantentzen nuela ikustean, eskutik askatu zidan eta horrela ni bakarrik patinetan ibiltzea lortu nuen.
7. Eskaraz bizi
Argazki hau ikastetxean egiten den "euskaraz bizi"an aterata dago.
Hain txikiak izan arren," ran rober ran" abestiaren koreografia ikasi genuen.
Gurasoentzat eta euskara sustatzeko egiten den jaialdi bat da. Maila guztietako ikasleek parte hartzen dutena.
Nire kasuan argazki honetan landutako abestiarekin psikomotrizitatea landu nuen eta betirako baliogarri izango zaidan koreografia bat ikasi nuen.
Gainera, jendez betetako areto baten aurrean dantza egiteko gai izan nintzen, beldurrari eta lotsari aurre eginez.
8. Imaginazioa lantzen
Argazki honetan ikus dezakegu elikagai desberdinez osaturiko irudi bat, bi plater desberdinetan. Ariketa hau egiteko, lauko taldeetan banatu ginen eta taldeko kide guztiek gure ideiak bota behar genituen irudia sortu ahal izateko. Sukaldaritzan imaginazioa lantzen ibili ginen eta etxetik ekarritako elikagai desberdinekin sortu genituen bi lore hauek.
Ariketa honetan nire imaginazioa landu nuen eta beste kideen ideiekin ere nire ideak moldatzen ikasi nituen. Elikagaiekin ere gauza ezberdin eta dibertigarriak egin daitezkela ere ikusi nuen.
9. Denok Berdinak gara
Argazki hau urte bateko iñauterietan ateratakoa da. Ikus dezakegun bezala, bai irakasleak eta bai ikasleak mozorro berdinarekin mozorrotuta gaude.
Argazkian, irakasleari begira nago arraro egiten zitzaidalako bera ni bezala jantzita ikustea.
Baina segituan konturatu nintzen, irakasleak denok berdinak ginela erakutsi nahi zigutela eta horretarako beraiek eredu direnez gu bezela mozorrotuta egon behar zirela.
10. Taldekidetza
Argazki hau, eskola kiroleko urteko azken egunean aterata dago. Azken eguna zela ospatzeko futboleko partidu bat egin genuen. Gurasoa eta haurren aurkako partidua izan zen.
Maila guztiko haurrak elkartu ginen eta taldea osatu genuen gurasoen aurka jolastu ahal izateko.
Gure artean batzuk ezagutzen ez ginen arren, partidu hasieran txarla bat izan genuen gure artean eta kanpora jolastera atera ginenean talde on bat izan ginela ikusi genuen.
Denon partaidetzarekin eta taldeko guztiak errespetatzen eta ezagutzen ez dugun jendearekin jolastea ikasi genuen, bizitzan oso baliagarria izango zaiguna.












