miércoles, 8 de marzo de 2017

6/03/2017

Gure seigarren klasean, irakasleak ea nork egin dituen etxekolanak galdetu digu. Izan ere,  irakurgai horretaz hizketan hasi denean, ez zion  inork bere iritzia ematen eta erantzuten. Orduan gurekiko konfiantza galdu duela esan digu, berriz ere egin beharrekoak ez ditugulako egin, horren ondorioz, beste txarla txiki bat eman digu gu "gaizki" sentitzeko asmoz eta  horrela hurrengorako etxekolanak egingo ditugulakoan.

Ondoren, irakurgai horretaz egon gara hitz egiten eta irakurrita zutenek ulertu zutena azaldu digute. Besteak, gure iritzia baita eman dugu eta Andonik emandako informazioarekin gehituz gehiago ulertu dugu testuan jartzen zuena. Arbelean eskema moduko bat egin du errazago ulertzeko.
Bukatzeko, hezkuntzari buruzko bi bideo ipini dizkigu. Bertan, gaurko eta iraganeko hezkuntza nolakoa den adierazten ziguten eta nolakoa izan beharko litzatekeen etorkizunean edo zein aldaketak eman beharko zukeen.
Oso interesgarriak, politak eta bigarren bideoa oso emotiboa edo motibatzeko egokia iruditu zaizkit.

Klasearekin bukatzeko, hurrengo egunerako egin beharrekoak azaldi dizkigu.

Hona hemen gaur klasean eginiko bi aragazki:


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario