martes, 14 de marzo de 2017

10/03/2017

Gaur gure zazpigarren klasea izan da, irakasleak klase hasieran ea nork egin dituen etxekolanak galdetu du. Ondoren taldeka jarri gara, bakoitzak  genituen programaketa didaktikoak aztertzeko eta zein puntu komunetan zituzten edo falta zitzaizkienak ikusi ditugu.
Ondoren, irakasleak programa didaktiko bat jarri digu guk ikus ahal izateko zer gauzak izan behar dituen gure programaketak.

Taldean genituen programaketen artean, egokiena zena aukeratu eta eredu bezala hartu dugu, Andonik erakutsitakoarekin batera.

Etxekolan bezela edo taldeko lan bat bezala egiteko bidali digu, astelehena 20rako, guk sortutako  programaketa didaktiko bat.
Baina hori egin ahal izateko, aurreko klaseetan bidali zizkigun artikuluak irakurri behar ditugu zertaz ari garen jakin ahal izateko.

Azkenik, hurrengo ostiralean klase maestral bat emango zigula esan digu. Izan ere, berak erabiltzen duen teknika ez delako uste zuen bezain ondo ateratzen eta. Beraz proba egingo duela esan digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario