martes, 14 de marzo de 2017

13/03/2017

Gaur gure zortzigarren klasea izan da. Klase hau besteengandik desberdina izan da. Izan ere, bigarren lau-hilabete honetarako entregatu behar dugun lan modularraren feedback astea bait da. Beraz Andonik proposatu diguna, taldeka arbelera atera eta egiten ari ginen lanetaz hitz egitea zen. Horrela, guztion artean genituen dudak argitu ahal izango genuen eta idea berriak planteatu genezaken.

Lan hau egiteko zailtasun batzuk ditugunez, irakasleak nondik norako batzuk eman dizkigu, gu argitzeko asmoz. Berak lana nola egingo zukeenaren iritzia eman digu eta gero talde bakoitzak horrela lan egin nai duen aukeratzeko edo ez aukera dauka.

Asko eskertu dut gaurko klasea, hasieran lan modularrarekin pixka bat galduta nengoelako eta gero duda horiek argitzeko aukera izan dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario