Gaur hirugarren saioa izan da, klase hasieran aurreko egunean azaldu ziguna egin dugu. Hau da, ordenagailuetan oinarrizko hezkuntzako dekretua bilatu behar genuen eta hau irakurri behar genuen, baina dekretua oso luzea denez erabaki dugu klasekideek binaka edo hirunaka jartzea eta dekretuko orri batzuk hartzea. Horrela, minutu batzuk izan ditugu bakoitzak zeuzken orriak irakurtzeko eta laburtzeko, gelakideei gero azaltzeko asmoz. Hau egindakoan, lehenengo taldea irten da arbelera eta dekretua azaltzen hasi da.
Baina konturatu gara horrela, talde bakoitzak irakurritakoa ez zuela inongo zentzurik; ez genitula gauzak ondo ulertzen eta lehenengo taldea azaltzen hasi duenean zerbait gehiago ulertzen hasi gara.
Azkenean, ez dugu talde guztiak klase aurrean egindakoa azaldu ,izan ere, irakasleak gure aulkiak hartzeko eta denon artean borobil batean esertzeko esan digu.
Denok juntu eta borobilean eserita geundenean drive bat sortzea eta bertan talde bakoitzak irakurritakoa edo laburtutakoa ezartzea proposatu digu.
Horrela laburtutako dekretua ondo ulertu eta azaltzeko gai izango ginela esan digu eta gure hitzekin idatzitakoa azaldu behar dugu.
Klasearekin bukatzeko, hurrengo klaserako egin behar ditugun etxekolanak azaldu dizkigu eta gaurko klasean egindakoa drivera igo ondoren, blogean denon laburpena ezarri beharko dugula esan digu.
Hona hemen klaseko kideek egindako haur hezkuntzako curriculum dekretua:
No hay comentarios:
Publicar un comentario