Gaurko klasean, programaketa didaktikoaren aurkibidea irakurri dugu eta jartzen zuenaz hitz egiten egon gara. Arbelean programaketa didaktikoaren puntu esanguratsuenak arbelean jarri dizkigu:
- kokapena
- helburu 1 (potentea)
- helburuak betetzeko edukiak
- ebaluazio irizpideak
- metodologia
- unitate didaktikoak
Gero irakasleak talde txikietan jartzeko eskatu digu eta bere programaketa didaktikoa aztertzen egon gara.
Taldeetan geundela curriculumaren helburu bat aukeratu eta berarekin erlazioa duten edukiak bilatu ditugu. Ez naiz askotaz enteratu, baina taldekideak graduan ariketa hau egin zutenez, nondik norakoak azaldu dizkidate eta argiago geratu zait.
Ondoren irakasleak zenbat eremu eta ziklo zeuden galdetu digu eta guztion artean erantzunak eman digutu.
Klasearekin bukatzeko, irakasleak gaurko saioa 1etik 10era ebaluatzeko eskatu digu. Izan ere, gaurko saioa zaila izan dela adierazi bait digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario