jueves, 13 de abril de 2017

20/03/2017

Hamagarren klasea izan da gaurkoa. Bertan, irakasleak arbelean apuntatzen zihoan bitartean, gelakideen artean programaketa didaktiko batek eduki beharreko puntu esanguratsuenetakoak aipatzen joan gara. Hain zuzen ere, metodologia, edukiak, helburuak, konpetentziak, irizpideak, ondorioak,taldekatzeak, denboralizazioa, espazioa, aniztasunaren trataera eta baliabideak.

Ondoren, antzuolako ikastolan dagoen programaketa eredu baten bideo bat jarri digu. Bideoa luzea zen eta gauza garrantzitsu asko zioenez, bitan zatitu du hain pisutsua ez izateko eta taldekideen artean ulertu duguna elkarbanatzeko.

Bideoan ikusi duguna, lehen aipatu dudan bezala, antzuolan metodologia oso dinamiko bat erabiltzen dute ikasketak burutzeko. Bertan, irakasleak, ikasleen jakin minak eta interesak kontutan harturik lantzen zuten dena. Hau da, bideoan agertzen zen bezala, antzuolan su artifizialak ez dira botatzen eta arazo hau planteatuz ikasgai desberdinekin lotuta joaten ziren erantzunak bilatzen. Ikasle batzuk hobeak ziren antzuolako mapa irakurtzen eta egiten beste batzuk baino. Baina beste ikasle batzuk, hobeak ziren zenbat pertsona sartzen ziren plazan suak ikusteko(matematikak).
Honekin, haur guztien konpromezua eta ardura erakusten zuten eta nola joaten ziren ikasten ikusten zen.

Bukatzeko, oso interesgarria iruditu zait ikusi dugun bideoa. Izan ere,antzuolan lantzen zuten metodologia entzunda neukan baina inoiz ez dut horrelako adibiderik ikusi eta asko gustatu zait.
Praktikak antzuolan egiteko aukera izanez gero, ez nuke pentsatuko oso baliagarria iruditzen zaidalako.
Etxekolan bezala, taldean hartutako datu eta informazioa bildu eta eskema bat egiteko agindu digu irakasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario