jueves, 13 de abril de 2017

24/03/2017

Gaur hamaikagarren klasea izan da. Andonik, berekin lehenengo klasetik gaurko klasera eman ditugun gauzak aipatzeko eskatu digu eta bitartean gelakide batek arbelean apuntatzen ari zen.
Bizitzako kaxaren artikulua irakurri, curriculuma, programaketa didaktikoa etab. eman ditugu klase horietan.
Programaketa didaktikoan zentratuz, bertan dauden puntu garrantzitsuenak begiratzen egon gara eta aurreko eguneko ikusitako bideoan agertzen ziren puntuekin erlazionatuta hauek atera dira: taldekatzea, denboraldia, helburuak,bideoak etab. Antzuola ikastetxeko bideoa aztertu dugu eta bertan baliabide errealak erabiltzen dituztela hezkuntza hori emateko azaldu digu irakasleak.
Gainera ikastetxe horretan, ikasle guztien proposamenak eta interesak kontutan hartzen saiatzen dira eta pertsona guztiak desberdinak garenez, bakoitzak bere pentsamenduak eta iritziak dauzka. Horregatik aniztasunak inklusibitatea suposatzen du.

Beste alde batetik, ebaluazio gaia begiratzen egon gara. Andonik berak zeuzkan apunteetatik irizpide desberdinak azaldu dizkigu.
Hauek dira irizpidean aztertutako gai batzuk:

  • Ebaluazio holistikoa vs espezifikoa
  • Kuantitatiboa vs kualitatiboa
  • Formativa vs sumativa
  • Normativa vs criterial
  • Interna vs externa
Eta hau izan da gaurko klasean landutakoa. Gaur gustora egon naiz klasean, batzutan pixka bat deskonzentratu arren. Baina geratu naiz azaldutako gauzekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario