Bederatzigarren klase honetan, irakasleak programaketa didaktiko bat egin behar genula esan zigun. Orduan ea nola gindoazen lanarekin galdetu digunean, gehienak gaizki gindoazela esan diogu eta ez genula ulertzen nola egin behar zen esan diogu.
Andoni hitz egiten hasi denean barrezka hasi da eta ea nola egin behar genuen programaketa didaktiko bat teoria jakin gabe galdetu digu. Beraz bidalitako lan hori "broma" bat edo berak esan duen bezala ZASKA! bat izan da.
Gure aurreko klaseetan izan dugun jarrera ikusita, hau da, berak bidaltzen zizkigun etxekolanak egin gabe ekartzen genitula beti ikusita normala iruditu zait. Bueno, normala izan ordez, ulertu dudala esango nuke. Baina benetan fastidiatu didala esan beharra daukat, izan ere, oso agobiatuta eta frustratuta nengoen lana nola egin behar nuen ez nekilako.
Baina honekin gure jarrera aldatzea lortzen badu poztuko naiz.
Hau gertatu ondoren, unitate didaktikoari buruz hitz egiten hasi ginen. Hain zuzen ere, hau delako lehenengo pausua programaketa didaktikoa egin ahal izateko. Beraz, unitatea ondo azaltzen saiatu da irakaslea eta gu ondo ulertzen saiatu gara.
Eta hau izan da gaurko klasea. hasieran pixka bat haserre sentitu izan arren, Andonik emandako ZAKArengatik, gero ulertu dudanean zergatik egin duen lasaitu egin naiz eta klasean esandako guztiari arreta askorekin entzun dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario