miércoles, 10 de mayo de 2017

27/03/2017


Gaurko klasean, "haur hezkuntza, esku hartzeko printzipioak" -ren artikulua irakurri dugu. Ondoren, klasekoen artean gure iritziak eman ditugu eta artikuluan irakurritakoaren araberako hizketaldia egin dugu. Ikasketa esanguratsua eta globalizatua dela esaten da, horrela,ikasleak gogo gehiagorekin ikasiko dute, loturak egingo dituzte, haurren erritmoa moldatu... Baina dena ezin denez globalizatu, talde lana, indibidualki eta talde txikitan lan egiteko planteatzen dute.

Behaketan eta esperimentazioan oinarritutako metodologia:
  • Behaketa goblala: haurrek behatuz ikasten dute.
  • Behaketa sistematikoa: 8  irizpideri  egokitu behar zaio. Irizpideak hauek dira:kualitatiboa, erabilgarritasunaren araberakoa, erlaziozkoa...
  • Behaketa konparatzailea: bertan, behatutako gauzen berdintasunak eta ezberdintasunak desberdintzea da helburua, orokortasunetik  partikularrerako alderaketaren irizpideak ezagutu. Ezarritako adibide bat: ile-horia edo ile- beltza duen jakiteko, lehenengo koloreak zeintzuk diren desberdindu eta alderatzen jakin behar ditu.
  • Behatutakoaren komunikazioa: haurrek behatzen dutena adierazteko lagundu behar zaie. Adibidez: lengoai korporala, plastikoa, ahozkoa eta grafikoa erabiliz.
  •  Esperimentazioa: Printzipio Didaktikoak. Lehenengo behaketarekin hasten gara, ondoren esperimentazioarekin eta esan beharra dago, esperimentazioa eta manipulazioa desberdindu behar dugula. Izan ere, manipulatu daiteke esperimentatu gabe. Izan beharreko ezaugarriak hauek dira: aktiboak, atseginak, zehatzak, motibatzaileak eta sormena estimulatzen duena.
Ondoren klaustroa osatzen duten pertsonak aipatuko dizkigu Andonik: pedagogoak, ikasleak, irakasleak, zuzendaria... 
Hau guztiaz egon gara hizketan gaurko klasean eta etxean hitzegin dugunaz pentsatzeko adierazi digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario