Gaurko klasean, moduluko lanari buruz hizketan egon gara. Ondoren, irakaslea arbelean taula bat egin du eta ebaluazio guztian egindako ariketen edo egingo dugun azterketaren ebaluazioan zenbat puntu emango genioke bakoitzari galdetu digu.
Hau da, dekretuari, argazkiei, blogari, dilana, azterketa eta PD ari ebaluatzeko jarriko genioken nota guztien artean erabakitzeko eskatu digu.
Beraz bera atzean isilik esaten genuenari begira geratu da. Gu bitartean, zein nota jarriko geniokeen bakoitzari hizketan egon gara. Gelakide bat irten da arbelera eta ateratako aukerak ipini ditu, ondoren "mayoría" zein zen ikustean nota horrekin geratzen ginen.
Bukatutakoan, Andoni irten da arbelera eta berak jarri ditu beretzat egokien ebaluatuko zen moduan. Dekretuari 0 bat ipini dio gaizki dagoelako eta horrek nota okertu egingo digulakoan, baina guk ez genekien 0rik jarri zitezkela eta hori ikusitakoan jarritako nota aldatu nahi izan dugu baina ez digu utzi.
Beraz, hasiera batean jarri ditugun notaren arabera ebaluatuko zaigu.
Dinamika hau alde batetik gustatu zait eta beste batetik ez. Izan ere, gehiengoaren arabera atera dira notak eta norbait ez bazegoen ados ezin zuen ezer egin eta beste batzuentzat nota horiek onuragarri izan daitezke. Ni ados egon naiz irten diren notekin orokorrean, beraz, pozik geratu naiz.
Eta gustatu ez zaidanen arabera begira, lehen aipatu dudan bezala, pertsona batzuentzat onuragarri eta besteentzat kaltegarri izan daiteke. Horregatik pentsatzen dut, irakasleak pentsatzen edo ezartzen duenaren arabera izan beharko zela ebaluazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario