viernes, 12 de mayo de 2017

31/03/2017

klase honetan, artikulu bat irakurri dugu. La globalización a traves de "centros de intereses".
Artikulu honetan, umeen interesarekin bat ez zetozen objektuak erabiltzen dituztela esaten zuen. Eduki gehiegi dauzkaten materia erakusten dutela eta umeen interesa berriro berreskuratzeko, bizitzarako erakustea dela konponbidea dio J. Deweyk.
Ikasleen beharrak zeintzuk diren behatzea eta "centros de intereses"etan beraien ezinbesteko beharrei, sozialei, intelektualei eta emozionalei erantzutea izango litzateke egokiena. 
Ikasleak aurrera doazen heinean beste gai batzuk interesatzen hasiko zaizkie adibidez: kirolak, osasun egokia mantentzea, lana eta aisia...
Globalizazio fase batzuk daudela aipatzen ditu,  bertan umearen jarrera errespetatua izan behar dena, interes eraginkorra eragingo dion sektoreak ipini, adin bakoitzarako egokiak diren jarduerak egin eta behaketa, elkarte eta adierazpenean jarduteko jarduerak ezarri.
  • Behaketa fasea: -zuzeneko behaketa  -zeharkako behaketa
  • Elkarte fasea: -elkarte espaziala     -denborazko elkartea  -kausazko elkartea  -lan elkartea  -elkarte etika, moral eta soziala.
  • Adierazpen fasea: -hizkuntz adierazpena  -matematika adierazpena  -gorputz adierazpena  -plastika adierazpena  -musika adierazpena
Testuarekin bukatzeko, unitate didaktikorako helburuen proposamena hau izan da: garraioak.
Irakasleak aerbelean bere mapa kontzeptuala egin zuen artikuluan eta klasean hitz-egindakoarekin eta klasearekin bukatzeko andonik testuarekin eta klasean eman dugunarekin bateratuta mapa kontzeptual bat egiteko eskatu digu.






No hay comentarios:

Publicar un comentario