Gaurko klasearen hasieran, Andonik esan digu klasean emandako guztiaren apunteak pasa beharko genizkiola gauean.
Klasea ematen hasi da eta apunteak hartzeko nire ustez azkarregi zihoan eta agobiatzen ari nintzan. denbora pasa ondoren, klasea emateari gelditu da eta apunteak gauean ez zirela bidali behar esan digu. Horrek lasaitu egin nau eta klasea jarraitzeko errazago egin zait.
Azaldutakoaren atal batzuk hauek izan dira:
Programazio eta unitate didaktikoa
- Zer da programazio didaktikoa?
- Zer proposatu du heziberrik programazioaren inguruan
- Gure programaketak izan beharrekoak
- Unitate didaktikoaren barruan izan beharrekoak
Xedapen orokorrak
- Dekretuak aipatutakoa
- Xedearen helburua
Ondoren, gaurko klaseraino ikusitako gauza guztiak aipatu ditugu:
- Cajas de vida
- Dekretua
- Sarramona (testua)
- Curriculum dekretua
- Paradigma
- Esanguratsua
- Programazio didaktikoa
- Antzuolako eskola
- Ebaluazioa
- Centro de interes
- Esku hartze printzipioak
Hau ikusi ondoren, programaketa didaktikoa egiteko denbora utzi dugu. Beraz, programaketa egiten egon gara geratzen zena aprobetxatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario