jueves, 11 de mayo de 2017

28/04/2017

Gaurko klasean, irakaslea iritsi denean pozik eta alai zegoen. Moduluko lanak zuzenduta eta irakurrita zituela esan digu eta lan batzuk komentatu ditu. Berak esaten zuen ez zela egokia lanetan  kritikak egitea eta kritikak ateratzen ziren esaldi batzuk irakurri dizkigu. Kasualitatez irakurritako lan bat nire taldekoarena izan da. Gu ez geunden oso ados kritika bat zela esaten zuenean, guk ez genuen kritika bat balitz bezala ikusten momentu guztian hori ekiditen saiatu garelako. Baina bere argudioak entzunda kritika bat zela "ikusarazi" digu.

Ondoren, artikulu bat irakurtzeko eman digu: Pensamiento crítico: que es y porque es importante?
ez zeuden denontzako artikuluak eta horregatik gehiengo batek binaka irakurtzen hasi gara.
Denbora pasa heinean, jendea hizketan hasi da eta isiltzeko eskatzen genuen arren ez zuten jaramonik egiten. Nik ezin dut ulertu irakurtzen ari naizena ez balinbanago kontzentratuta eta momentu horretan ezin nintzen kontzentratu. 

11:30ak iritsi direnean plastikako liburua hartu eta plastikako irakaslearengana joan naiz entregatzera. Itzulitakoan, lehen baino zarata gehiago zegoen eta nire kideak irakurtzen asko aurreratu duenez ezin nuen irakurgaia ondo jarraitu. Azkenean, irakurtzeari utzi diot eta ni baita hizketan hasi naiz.

Andoni oso haserre zegoen eta momentu batean gelatik irten da. Bi gelakide denbora pasatutakoan bere bila irten dira eta irakaslea sartu egin da.
Andoni sartutakoan isilik egon gara baina piska bat beranduago berriro ere hasi gara hizketan eta tiza zati txiki bat bota digu nire lagunari eta niri. Arrazoia zuen arren, ez zait oso ondo iruditu niri bakarrik atentzioa deitu izana, izan ere, gelakide gehienak hizketan zeudelako eta beraiei ez dielako ezerrez esan ezta tiza zatirik bota.

Klasea bukatutakoan gaizki sentitu naiz izandako portaerarekin baina ezin nuen atzera bueltatu, beraz etxera iritsitakoan bidalitako artikulua irakurtzeari bukatu dut.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario